Itxi

Gizartea

ZIKA

Hirugarren Zika kasua konfirmatu du Osasun Ministerioak Euskadin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Osasun Ministerioak bestalde, 158 kasu konfirmatu ditu Estatu osoan, aurreko astean baino lau kasu gehiago.

Osasun Ministerioak hirugarren Zika kasua konfirmatu du Euskadin, 158 kasu Estatu guztian, aurreko astean baino lau kasu gehiago.Infektatukoen artean 21 emakume lagina hartzerakoan haurdun zeunden.

Ministerioaren arabera, Paziente guztiek birusagatik arriskuan dauden herrialdeetatik inportatu dute Zika birusa.

Momentuz, Zika infekzioagatik fetuen bi malformazio kasu konfirmatu dira Estatuan

Protokoloa

Birusak Ameriketan sortu duen epidemiaren aurrean, Gobernu Autonomikoek, Osasun Ministerioak eta Carlos III Institutuak Zikaren etengabeko jarraipena egiten dute.

Modu berean, urte hasieran, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Ministerioak, beste erkidegoetako gobernuekin batera, Zikaren jarraipen protokoloa onartu zuten hainbat gomendioekin.

Besteak beste, birusaren epidemia duten herrialdeetan egon direnei 28 egunetan sexu harreman seguruak izatea gomendatzen dute.

Herrialde arriskutsuetara joan diren eta haurdun dauden emakumeei analisiak egin beharko dizkiete sintomaren bat erakusten badute.

Birusa dutela konfirmatzen bada, aste birik behin fetuaren eboluzioa kontrolatuko dute ekografiekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena