Gizartea -

Protestak

Mobilizazioak deitu dituzte euskal hiriburuetan 'mozal legea'ren aurka

Protestak uztailaren 1ean egingo dituzte. Eragile sozialek "beldurra galtzeko eta lege bidegabe horiek desobeditzeko" deia egin dute.

Bilbon Mozal Legearen aurka egindako elkarretaratze bat. EiTB
Bilbon Mozal Legearen aurka egindako elkarretaratze bat. EiTB
Bilbon Mozal Legearen aurka egindako elkarretaratze bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat eragile sozialek, tartean Berri-Otxoak, Sare Antifaxista, Kakitzat eta SOS Arrazakeria plataformek, mobilizazioak iragarri dituzte uztailaren 1erako, "mozal legea"ren aurka protesta egiteko.

Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, elkarteotako ordezkariek salatu dutenez, krisia "aitzakia" moduan hartuta hainbat eskubide zibil galdu dira azken urteetan, eta parte-hartze politikoa eta protesta mobilizazioak "kriminalizatu" egin dituzte.

"2015eko uztailaren 1ean bi 'mozal lege' sartu ziren indarrean: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Zigor Kodearen erreforma, askatasunak kentzea eta protestak eta pobrezia zigortzea helburu duen neurri-sorta handiago baten parte zirenak", salatu dute.

Horrenbestez, "beldurra galtzeko eta lege bidegabe horiek desobeditzeko" deia egin dute, eta "auzokideen artean antolatzea eta elkar babestea" eskatu dute.

Horren ildotik, uztailaren 1eko mobilizazioak "independenteak eta deszentralizatuak" izango dira, eta "mozal legeei ez, lege injustuak desobeditu" izango da leloa.

Bilbon eta Donostian goizez egingo dute protesta, eta Gasteizen eta Iruñean, arratsaldean.

Antolatzaileen esanetan, Ertzaintzak gutxienez 1.907 pertsona salatu ditu aurten, Herritarren Segurtasunerako Legea oinarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea