Gizartea -
Bilatzailea
Googlek euskarara itzultzen ikasi du
Bilatzailearen itzulpenak egiteko tresnak edozein testu euskarara itzultzeko aukera ematen du, baina oraindik Alpha bertsioan dago.
Erredakzioa
Google bilatzailearen itzultzaileak 60 hizkuntzatako testuak euskaratzeko aukera ematen du. Googlen tresnari esker, testuak, webguneak eta dokumentuak Internet bidez euskaratzeko aukera izango dute euskaldunek.
Itzultzailea oraindik Alpha bertsioan dago, hau da, probetan; eta bilatzaileak berak laguntza eskatzen du itzulpenak hobetzeko. Hori horrela, "Contribute a better translation" (Lagun iezaguzu itzulpen hobea egiten) klikatuta, itzulpenerako proposamenak egin ditzake erabiltzaileak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea