Gizartea -

IKEA

Ikeak ez ditu Malm altzariak erretiratuko Estatuan

Ikeak ez ditu Malm modeloko apain-mahaiak eta komodak Estatuko merkatutik erretiratuko AEBn eta Kanadan egin duen moduan.

Ikeak ez ditu Malm altzariak erretiratuko Estatuan
Ikeak ez ditu Malm altzariak erretiratuko Estatuan
Ikeak ez ditu Malm altzariak erretiratuko Estatuan

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikeak ez ditu Malm apain-mahaiak eta komodak Estatuko merkatutik erretiratuko AEBn eta Kanadan egin duen modura.

Hiru haur hil eta beste 17 zaritu dira Estatu Batuetan altzariak zapalduta baina, Estatuan ‘kontzientziazio protokolo’ bat martxan jarriko dutela iragarri dute. Gainera, banatzaileekin kontaktuan egongo direla azpimarratu dute, kontsumitzaileei altzariok hormetara lotzeko beharrizanaz kontzientziatzeko.

Ikearen arabera, ez da protokolo arazo bat, izan ere, hormara lotzeko beharrizana argi eta garbi azaltzen da muntaketa instrukzioetan.

Konpainiak gainera, haurrak “munduko pertsonarik garrantzitsuenak” direla eta ondorioz, etxeko txikienen segurtasuna bermatzea 'funtsezkoa' dela esan dute.

Suediako multinazionalak astearte honetan Malm modeloko 29 milioi altzari erretiratu ditu AEBko eta Kanadako merkatutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Eguneko albisteak