Gizartea -

Alcudia

Emakume bat oso larri zaurituta bikotekideak su eman ostean, Mallorcan

Biktima, 32 urtekoa, Son Espases Ospitaleko larrialdietan dago, erredura handiekin. Erasotzailea atxilotu egin dute.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat -32 urtekoa eta espainiarra- oso larri dago, bere bikoteak ustez su eman ostean, goizaldean, Mallorcako Alcudia udalerrian. Guardia Zibilak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, erasotzaileak bikotearen etxebizitzari su eman dio, Mallorca uharteko iparraldean, "bikotekidea kaltetzeko helburuarekin".

Gertaera 7:20 aldera jazo da. Poliziak etxebizitza batek su hartu duela jakin du eta, hortaz, suhiltzaileak eta agenteak bidali dituzte bertara. Behin heldu direnean, ohartu dira sutea ez dela ausazkoa izan, baizik eta erasotzaileak eragin duela.

Gizona, bera ere espainiarra da, atxilotu egin dute eta polizia-etxean da orain. Biktima, bestalde, Son Espases Ospitaleko larrialdietan dago, erredura handiekin. Erasotzailea atxilotu egin dute.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Delituak bideoak Espainia bideoak Gaurko azken ordukoa