Gizartea -

Lan istripuak

Langile bat 'hil edo bizi' dago, Urnietan 6 metrotik erori ostean

Gasteizen beste lan istripu bat jazo da, eta, horretan, makina batek hanka bat moztu dio langile bati.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile larri zauritu dira ostegun honetan Gasteizen eta Urnietan (Gipuzkoa) jazotako bi lan istriputan.

Segurtasun Sailetik eta Gasteizko Udaltzaingotik azaldu dutenez, lehen istripua Jundizeko industrigunean (Gasteiz) jazo da, 09:00etan. Ordu horretan, makina batek hanka bat moztu dio 41 urteko gizon bati. Zorelor enpresan gertatu da.

Suhiltzaileek askatu behar izan dute gizonezkoa, eta ondoren ospitalera eraman dute.

Bigarren ezbeharra 10:40an jazo da, Erratzu industriaguneko (Urnieta) Esnelat konpainian.

Antza denez, 25 urteko gizon bat 6-8 metrotik erori da, eta, ondorioz, larri zauritu da. Horregatik, Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, langilea "hil edo bizi" dago.

Sindikatu abertzaleak salatu duenez, gaur zauritutako bi langileek "lan-baldintza prekarioak" dituzte. Horregatik, istripuak ez direla "kasualitatea" izan ohartarazi du.

LABek hurrengo egunetan deituko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die langileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz berriak Urnieta bideoak Gaurko azken orduko albistea