Gizartea -

Igande honetan

14 hegaldi bertan behera utzi ditu Vuelingek, horietako bi Loiun

Bartzelona-Bilbo eta Bilbo-Bartzelona hegaldiak dira bertan behera utzi dituztenak. Gainera, hegaldi askok 3 ordurainoko atzerapenak dituzte.

Bidaiari asko daude El Praten, Vuelingeko langileekin hitz egin nahian. Argazkia: EFE.
Bidaiari asko daude El Praten, Vuelingeko langileekin hitz egin nahian. Argazkia: EFE.
Vuelingen hegaldiek atzerapenekin jarraitzen dute Praten

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vueling hegazkin-konpainiak webgunean adierazi duenez, Bilbo eta Bartzelonaren arteko ibilbidea egin behar zuten beste bi hegaldi bertan behera utzi dituzte igande honetan; izan ere, enpresak berak azaldu duenez, "eragiketa-arazoa" dute, eta hori eragina zuzena ari da izaten hainbat hegalditan.

Hain zuzen, hauek dira bertan behera geratu direnak: 18:50ean Loiun aireratu behar zena (VY1423), Bartzelonara joateko, eta El Praten 20:35ean irtetekoa zena (VY1424) eta Bilbora zihoana.

Gainera, Loiutik igande honetan Alacantera abiatuko den hegaldi bat, eta Bizkaiko aireportura iristekoak diren beste lau (Malaga, Amsterdam, Menorca eta Alacantetik) atzeratu dituzte. Ondorengo hegaldiak dira: VY2612a, Malaga-Bilbo; VY8355a, Amsterdam-Bilbo; VY1450a, Bilbo-Alacant; VY3801a, Menorca-Bilbo; eta VY1451a, Alacant-Bilbo.

Bartzelonara, Sevillara eta Amsterdamera irten diren beste hiru hegaldi eta Milanetik heldutako beste bat ere atzeratu dituzte igandean.

Halaber, 10:00ak arte, Vuelingek 13 hegaldi guztira bertan behera utzi ditu (goizalde partean irtetzekoak ziren eta Europako hiriak lotuko zituzten hegaldiak dira). Horietako lau Bartzelonara iristekoak ziren (Frankfurtetik, Dubrovniketik, Ibizatik eta Malagatik). Gainera, Bartzelonatik Malagara zihoan beste hegaldi bat bertan behera geratu da.

Vueling: 'Egoerak hobera egin du'

Bien bitartean, Vuelingek ohar baten bidez jakinarazi duenez, egoerak "hobera egin du", aurreko egunekin alderatuta, atzerapen txikiagoak ematen ari direlako. Dena dela, gaurko aurreikusita dauden 700 hegaldietatik 14 bat utzi dituzte bertan behera.

Vuelingek bidaiariei esan dienez, bi aukera dituzte hegaldi bat bertan behera geratuz gero: helmuga bera duen hurrengo hegaldian bidaiatzea, ala, nahiago badute, txartelaren truke emandako dirua itzultzeko eskatzea.

Sustapen Ministerioaren espedientea eta Kataluniako Gobernuarekin biltzeko deia

AESA Aire Segurtasun Espainiako Agentziak espedientea ireki dio Vueling konpainiari, argitzeko zer dela eta dituzten "operazio-lanak" azken egunotan. Astelehenerako, uztailaren 4rako, bilera deitu dute, eta bertan izango da Vuelingeko presidentea.

"Atzerapenak hasi direnetik, AESA saiatzen ari da bidaiarien eskubideak errespetatuak izaten, eta egoera ahalik eta lasterren normalizatzea", adierazi du Azpiegituren Estatuko idazkari Julio Gomez-Pomarri.

Bere adierazpenetan esan duenez, "Vuelingek eta gainerako konpainiek ezin diete bidaiariei kalte hau eragin, planifikazio txarra aitzakia". Sustapen Ministerioak gogorarazi duenez, bidaiarien eskubideak Europa mailako agiri batean daude jasota.

Gainera, Kataluniako Gobernuak re bilera deitu du biharko Vuelingeko zuzendaritzarekin, eta litekeena da horri zigorrak ezartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Katalunia Bilboko Aste Nagusia Bilboko azken albisteak Bilboko Portua albisteak Gaurko azken ordukoa