Gizartea -

Kantabriarako noranzkoan

Bederatzi kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira goizean A-8an

14:00etatik aurrera trafikoa arindu egin da, eta orain normaltasuna da nagusi.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande goiz honetan, A-8an, Kantabriarako noranzkoan, bederatzi kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira, Santurtziko irteeratik (Bizkaia).

13:30ak aldera, bost kilometro inguruko auto-pilaketak jazo dira, baina 14:00etatik aurrera normaltasuna da nagusi, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gainerako euskal errepideetan ere ez da aparteko jazoerarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Gasteizen A8 autobidea gaur