Gizartea -
Pontevedra
Bi urteko ume bat hil da pit bull batek eraso egin ostean
Txakurra familiaren jabetza zen eta ezbeharra gertatu ostean, biktimaren aitonak sakrifikatu du.
Erredakzioa
Bi urteko ume bathil da Pazos de Borbenen (Pontevedra) etxeko txakurrak, Pit Bull arrazakoa, erasoegin ostean. Guardia Zibilak umearen heriotzaren zirkunstantziak zeintzuk izandiren aztertzeari ekin dio.
Ezbeharragertatu ondoren, helikoptero batek umeaVigoko aireportura arte eraman du, hiriko ospitalera. Zaurien larritasuna delaeta, medikuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
Biktimaren aitonaizan da txakurra sakrifikatzearen arduraduna. Animaliaren egoera zein denatzemateko gaur autopsia egingo diote.
Guardia zibilak,bestalde, ezbeharra zein egoeratan eman den aztertzeari ekin dio, gurasoenaldetik arduragabekeriarik edo erantzukizunik egon den jakiteko, institutuarmatuko iturriek EFEri jakinarazi diotenez.