Gizartea -

Estatuan

18 pertsona atxilotuta, bat Bizkaian, haur pornografiagatik

13 erkidegotan 14 miaketa egin dituzte eta sei ikertu daude. Hego Amerikan eta AEBn beste 60 lagun lagun atxilotu dituzte operazio berean.

Atxilo hartutako bat, guardia zibil batekin. EFE
Atxilo hartutako bat, guardia zibil batekin. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 18 pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuko hainbat erkidegotan, tartean Bizkaian, adingabeei sexu-gehiegikeriak egiten dizkietela ikusten den materiala eduki eta interneten zabaltzeagatik. Estatuko 13 erkidegotan14 miaketa egin dituzte, gainera. Horietan haur pornografiako milaka artxibo atzeman dituzte.

Materiala aztertuta, Estatuko 14 adingabe eta Kolonbiako bi adin txikiko identifikatu dituzte, denak sexu abusuen biktima.

Sei lagun ikertzen ari dira, aipatutako atxilotuez gain. Atxiloketak honako erkidegoetan egin dituzte: bana Bizkaian, Coruñan, Balear Uharteetan, Cadizen, Kantabrian, Kordoban eta Zaragozan, eta 11 Madrilen.

Bestalde, miaketak egin dituzte Bizkaian, Coruñan, Albaceten, Alacanten, Madrilen Balear Uharteetan, Caceresen, Cadizen, Kantabrian, Kordoban, Jaenen, Sevillan, Tarragonan, eta Zaragozan.

Nazioarteko operazioa izan da honakoa, eta Hego Ameriketako hainbat herrialdetan eta AEBn beste 60 pertsona atxilotu dituzte. Honakoetan egin dituzte atxiloketak: Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Ekuador, Kolonbia, Guatemala, Mexiko, Panama, Paraguai, Dominikar Errepublika, Uruguai, Venezuela, Ecuador eta AEB. 200 miaketa baino gehiago egin dituzte 47 hiritan.

Guardia Zibilak egiaztatu ahal izan duenez, adingabeetako batzuk beste adingabe batzuei sexu-abusuak egiten grabatzeko manipulatu zituzten sare sozialen bidez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Espainia bideoak Gizartea bideoak Albisteak