Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
Gizon bat hil da auto batek eta kamioi batek talka eginda Caparroson
43 urteko hildakoa Sesmakoa zen. 41 urteko kamioilaria arin zauritu da eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute hildakoaren gorpua.
E. Lotina | eitb.eus
Pertsona bat hil eta beste bat arin zauritu da istripu batean, Caparroson (Nafarroan), Tuterako Foruzaingoak agiri batean jakitera eman duenez. Ezbeharra bart gertatu zen, 22:09an.
Istripua N-121 errepideko (Iruñea-Tutera) 54,200 kilometroan gertatu zen, eta kamioi batek eta auto batek aurrez aurre egin zuten talka.
Hildakoa (43 urtekoa) Sesmakoa zen. Kamioilaria (41 urtekoa), berriz, Tuterakoa da, eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten.
Suhiltzaileek atera behar izan zuten hildakoaren gorpua autotik, eta, ondoren, errepidea garbitu behar izan zuten.
Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Antza denez, ibilgailuetako bat kontrako noranzkoko erreian sartu da.