Gizartea -

'Prime Day' 2016

2016ko 'Prime Day'a, milaka eskaintza Amazonen Premium bezeroentzat

2015eko 'Prime Day'a inoizko salmenta egunik handiena izan zen. Premium zerbitzua 30 egunez probatzeko aukera ematen du sareko dendak.

Amazonek 'Prime Day'a iragartzeko erabilitako irudia.
Amazonen 'Prime Day'a.
Amazonek 'Prime Day'a iragartzeko erabilitako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amazon sareko denda gaur ospatzen ari da 'Prime Day' delakoa, Premium bezeroentzat bereziki prestatutako eskaintzen eguna. Amazonek azaldu duenez, 100.000 eskaintza egingo ditu gaur, gauerditik daude eskuragarri eta bost minuturik behin berrituko dira.

Espainian eta Frantzian, AEBn, Erresuma Batuan, Japonian, Italian, Alemanian, Kanadan, Belgikan eta Austrian dago martxan 'Prime Day'a, eta eskaintzak daude saltokiak dituen 20 ataletan.

Amazonek 2015ean egin zuen aurrenekoz 'Prime Day'a, eta inoizko salmenta egunik handiena bilakatu zen. Espainiako Estatuan, pultsometrodun erlojuak eta GPS gailuak izan ziren salduenak.

'Prime Day'az baliatzeko, Premium bezeroa izan behar da, nahitaez. Sareko dendak 30 egunez probatzeko aukera ematen du, eta gaur bertan eman daiteke izena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak berriak Gizartea albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Kontsumoa Merkataritza jarduera Zer berritasun daude Interneten? Amazon albisteak Merkealdiei buruzko albisteak