Gizartea -

Biosphere Responsible Tourisme

Gasteiz, turismo iraunkorrerako gunea

Izendapen hori jaso duen EAEko lehenengo udala da.

Europa Jauregia. Argazkia: vitoria-gasteiz.org
Europa Jauregia.
Europa Jauregia. Argazkia: vitoria-gasteiz.org

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizek "Biosphere Responsible Tourism" nazioarteko izendapena jaso du, turismo gune iraunkor gisa, eta izendapen hori jaso duen EAEko lehenengo udalerria da.

Turismo Arduratsuaren Institutuak (ITR) ematen du izendapena, alor horretan nazioarteko erakunde garrantzitsuenetako batek, alegia.

Gasteizko Udalak azpimarratu du izendapenak nazioarteko turismo merkatuan kokatzen duela, eta turismo berdearekin eta iraunkorrarekin lotutako bisitariak erakartzeko aukera zabaltzen duela.

"Biosphere" izendapena jasotzeko prozesuan Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren laguntza izan du Gasteizko Udalak, eta 2015eko urrian hasi zen, Udalak Turismo Arduratsuaren aldeko Konpromiso Gutuna sinatzearekin batera.

ITRk kudeaketa iraunkorra, ekonomia eta gizarte garapena, ondare kulturalaren hobekuntza, ingurugiroa zaintzea, kalitatea eta segurtasuna, eta bisitariaren inplikazioa hartu ditu aintzat izendapena emateko.

Klima aldaketaren aurkako borrokan Udalak hartu dituen konpromisoak eta ekimenak azpimarratu ditu ITRk, Eraztun Berdea osatzen duten parke sarearekin eta Salburuko hezeguneekin batera.

UNESCOk antolatuta 1995ean egin zuten Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Konferentzian sortu zuten izendapena, eta ehun bat enpresak eta lekuk lortu dute orain arte mundu osoan; Bartzelonak, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz berriak Albisteak