Gizartea -

Sestao

Atxilotu bat, adingabe baten argazki sexualak eskuratzen saiatzeagatik

Atxilotuak sare sozialak erabiltzen zituen 12 eta 13 urte bitarteko neskatoekin harremanetan jartzeko. Euren konfiantza bereganatzen zuenean, argazki sexualak bidaltzeko eskaera egiten zien.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko gizon bat atxilotu dute Sestaon, 12 urteko neskato baten argazki sexualak eskuratzen saiatzeagatik. Atxilotuak sare sozialak erabiltzen zituen neskekin harremanetan jartzeko eta euren konfiantza bereganatzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atxilotuak sare sozial ugari erabiltzen zituen 12 eta 13 urte bitarteko neskatoekin harremanetan jartzeko. Horien konfiantza bereganatzen zuenean, argazki sexualak bidaltzeko eskaera egiten zien.

Ikerketa salaketa baten ostean abiatu zuten. Izan ere, 12 urteko adingabe baten senideek gertatutakoaren berri izan zutenean, Sestaoko Ertzain-Etxean salaketa jartzea erabaki zuten.

Erasotzailea identifikatu ostean, poliziek gizonaren ordenagailua erregistratu zuten. Miaketa horretan, emakume biluzien argazkiak zituela ikusi zuten ertzainek, eta, horietako batzuetan, adingabeak ageri zirela ohartu ziren.

Horregatik, Ertzaintzak gomendio batzuk eman ditu mota horretako delituen biktima izatea eragozteko.

Gainera, ezezagunekin harremanetan jartzerakoan, kontuz ibiltzea gomendatzen dute, interneten edozeinek esan dezakeelako gezurra.

Alde horretatik, interneteko erasoak berehala salatzeko eskaera egin du Segurtasun Sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Sestao Gaurko albisteak Bizkaia Sare sozialak berriak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak