Gizartea -
Krisia
Gamesak gaur itxiko du Altsasuko lantegia
150 pertsonak lana galduko dute. Dena dela, astearte honetan bilera dute enpresarekin, gutxienez 90 beste lantegi batzuetara eramaten saiatzeko.
Erredakzioa
Gamesak Altsasun (Nafarroa) dituen 150 langileak azkenekoz joango dira gaur lanera, lantegia itxi egingo baitute, otsailean iragarritako lan erregulazio espedientea betez.
Lantegia Sakanan dago, hau da, Nafarroan langabezia tasa handiena duen eskualdean.
Bihar bilera egingo dute konpainiarekin, 90 langile beste lanpostu batzuetan jartzea aztertzeko.
Joan den astean, Miguel Sanz Foru Gobernuko presidenteak iragarri zuenez, gutxienez 90 pertsona Gamesaren beste lantegi batzuetara eramatea nahi du Exekutiboak, gehienak konpainiak Agoitzen duen lantegian, eta besteak Altsasuko beste proiektu batzuetan.