Gizartea -
Gertakaria
930 euro zituen diru-zorro bat lapurtzeagatik atxilotu dute Donostian
Lapurreta Amarako Olaeta plazan gertatu zen, astelehenean. 19 urteko atxilotuak aurrekariak ditu eta epailearen esku utzi dute.
E. Lotina | eitb.eus
Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen astelehenean, Donostian, lapurreta delitua egotzita. Gazteak 930 euro zituen diru-zorro bat ostu zion emakume bati Amaran, Segurtasun Sailak agiri batean jakitera eman duenez. Biktima banku batean eserita zegoen.
Iragan astelehenean, 21:45 aldera, Olaeta plazan zegoen emakume batek Ertzaintzari laguntza eskatu zion.
Diru-zorroa kendu berri ziotela azaldu zien emakumeak ertzainei. Lagun batekin eserita zegoela 930 euro lapurtu zizkiotela erantsi zuen. Inguruetan zegoen gizon bat identifikatu zuen biktimaren adiskideak.
Ertzainek sumagarria identifikatu zuten. Diru-zorro bat eserleku batean aurkitu zuela argudiatu zuen ustezko lapurrak. 650 euro atzeman zizkioten ertzainek.
19 urteko atxilotuak aurrekariak ditu eta epailearen esku utzi zuten atzo.