Gizartea -
Bizkaiko eskuinaldean
Urdulizeko Uribe Ospitalea eraikitzeko lanak hasi dituzte
Osasun sistema "gehiegi ez erabiltzea ezta betetzeaz ere" ohartarazi du lehendakariak eta sistema publiko horri eusteko, baliabideen "erabilera arduratsua" egiteko deia egin du.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak eta Rafael Bengoa Osasun sailburuak, eskuinaldeko lehen ospitalea den Urdulizeko Uribe Ospitalearen lehenengo harria jarri dute.
Osasun sistema "gehiegi ez erabiltzea ezta betetzeaz" ohartarazi du lehendakariak ekitaldian eta sistema publiko horri eusteko, baliabideen eta zerbitzuen “erabilera arduratsua” egiteko deia egin du.
Azpiegitura horrek "hutsune nabarmen bat" betetzen duela aitortu du, izan ere, "azken urteetan demografikoki gehien hazi den eskualdea da eta ospitale bat ez duen Euskadiko zonalde bakarra da".
1.500 lanpostu, zeharkakoak eta zuzenak, sortuko ditu ospitaleak eta "lehen mailako arreta eta ospitalekoa" bilduko ditu eta, bereziki, "eritasun kronikoak" dituztenei zerbitzua emango diote, azpimarratu du.