Gizartea -

TRAFIKOA

Amaitu dira pilaketak AP-8an, Zaldibar parean

Kamioi bat bidetik atera da, 07:40 inguruan, eta erdibitzailea jo du. Ondorioz, errei bat itxita geratu da. Kamioi gidaria zaurituta eraman dute erietxera.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru kilometrorainoko auto ilarak sortu dira AP-8 autobidean, Zaldibar (Bizkaia) parean, trafiko istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

07:40 inguruan izan da istripua, Bilboko noranzkoan; kamioi bat bidetik atera da eta autobideko erdibitzailea jo du. Kamioi gidaria zaurituta eraman dute erietxera.

Eskuineko erreia, Bilboko noranzkoan, itxita geratu da ia ordubetez, harik eta ibilgailua bertatik erretiratu duten arte. Donostiako noranzkoan, berriz, ilararik ez, baina trafikoan eragina izan du ezbeharrak, kamioiak zeraman kargaren zati bat erreietako batera erori delako.

10:30erako, zirkulazio arazoak konponduta zeuden.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Gizartea Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zaldibar albisteak