Gizartea -

Txostena

EBk independentzia eza ikusi du Alvia trenaren istripuaren ikerketan

Europako Trenbide Agentziak (ERA) ikerketa berri bat egitea aholkatu du.

Txostenaren aurkezpena Bruselan, Alviako biktimen elkartearen eskutik. EFE
Txostenaren aurkezpena Bruselan, Alviako biktimen elkartearen eskutik. EFE
Txostenaren aurkezpena Bruselan, Alviako biktimen elkartearen eskutik. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Trenbide Agentziaren (ERA) aburuz, Trenbide Istripuen Ikerketa Batzordearen (CIAF) osaketak "ez zuen independentzia bermatu" Alvia tren batek 2013an Angroisen izan zuen istripua ikertzeko garaian. Hala jasotzen da ostegun honetan aurkeztu duten txostenean.

Txosten horrek kritikatu egiten du CIAFek egindako ikerketa "zio zuzenean" zentratzen dela, hau da, giza akatsean (treneko makinistarena), baina ez dituela erantzuten "istripuaren oinarrian dauden zergatiak".

ERAk bere ondorioetan azpimarratzen duenez, CIAFek ez zituen bete zuzentarau komunitarioak eskatzen dituen independentzia baldintzak, eta, horrenbestez, "istripuak ikertzeko betebeharra ez da behar bezala bete", gaineratu du.

Zehazki, dokumentuak agertzen du erantzun gabeko galderak daudela Renfe, Adif eta Ineco ikerketa barruan parte-hartzeari buruz.

"Europako Trenbide Agentziak uste du gertatutako istripuaren ikerketak ez duela izan zuzentarau komunitarioak eskatzen duen independentzia", dio txostenak.

Horrez gain, ERAk ikerketa berri bat egin behar dela aholkatu du, ikerketa berri horrek independentzia-betekizunak bete ditzan eta identifikatutako irregulartasunei aurre egin diezaien.

Trenbide Agentziaren epaia ezagutu ostean, Jesus Dominguez Alvia 04155 treneko biktimen elkartearen presidenteak Ana Pastor jarduneko Sustapen Ministroaren dimisioa eskatu du, istripua ikertzerako garaian "segurtasunari buruzko zuzentarau europarra ez dela bete argi baitago".

Bestalde, CIAFek ohar baten bidez jakitera eman duenaren arabera, ezbeharraren eta zergatien gainean egin zuen azterketak kalitate handia zuela adierazi du, "bai alderdi teknikoei dagokienez, bai alderdi operatiboei dagokienez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Zer ari da gertatzen Europan? Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea