Gizartea -

Eraso Matxista gasteizen

Gizon bat atxilotu dute emaztea jotzeagatik, Gasteizen

Atxilotutakoak haurren aurrean jipoitu zuen emakumea. Hala ere, ez du  salaketarik jarri nahi izan gizonaren aurka.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emazteari ukabilkadak emateagatik. Gainera, bikotearen haurren aitzinean gertatu da eraso matxista.

Udaltzaingoaren arabera, erasoa ostiral honetan, goizaldeko 01:45 inguruan gertatu da, eta, lekuko batek egindako deiari esker gelditu erasoa.

Agenteak segituan agertu ziren etxebizitzan eta, lekukoarekin hitz egin eta gero, emakumearekin elkarrizketatu ziren. Emakumeak aitortu egin zuen ez zela izan jipoitzen zuen lehen aldia. Hala ere, emakumeak ez zuen salaketarik jarri nahi izan.

Jipoiaren arrastoak nabarmenak ziren emakumearen gorputzean. Gainera, bikotearen haurrak etxean bertan zeundela ohartu ziren agenteak. Guzti honengatik erasotzailea momentuan bertan atxilotu zuten. Une honetan epailearen esanetara jarri dute.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Umeak tratu txarrak Tratu txarrak Espainian Gizartea bideoak Gasteiz Gaurko azken ordukoa