Gizartea -
Ezbeharra
Motozale bat hil da Muxikan, furgoneta baten aurka talka eginda
Beste motozale batek zauri larriak izan ditu gaur goizean Zumaian jazo den beste istripu batean.
Agentziak | Erredakzioa
Motozale bat hil da gaur arratsaldean Muxikan, furgoneta baten aurka talka eginez. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 18:50ean gertatu da, Bi-635 errepidean, Gernikako noranzkoan, gasolindegira iritsi aurretik. Leku horretan motozalea erori egin da, eta, errepidetik atera ostean, furgonetaren aurka jo du.
Anbulantzia bat bertaratu den arren, motozalea istripua izandako lekuan bertan zendu da.
Istripuaren eraginez, erraietako bat itxi egin behar izan da, eta txandaka eman zaio bidea trafikoari.
Eguneko bigarren istripua Muxikan
Alabaina eza da izan hori Muxikan egunean zehar gertatu den istripu bakara; izan ere, beste motor batek ere istripua izan du errepide berean. Kasu horretan, kirol-proba baten barruan trafikoa zaintzen zegoen Ertzain bat erori egin da, eta kontrako noranzkoaz zetorren ibilgailu baten aurka jo du, Autzagane gainean.
Zauritu larria Zumaian
49 urteko motozale batek zauri larriak izan ditu gaur goizean, N-634 errepidean, Zumaia parean izan den istripu batean.
Gertaera 12:50ean jazo da, motor batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean, Iruneko noranzkoan zihoazela.
Motozalea larri eraman dute Donostia Ospitalera.