Gizartea -
genero indarkeria
Gizon batek bere bikotekide ohia sastatu du Zaragozan, eta larri dago
Erasoa gauzatu ostean, bere buruaz beste egiten saiatu da arma zuri bat buruan sartuta.
Agentziak | Erredakzioa
Gizonezko batek 24 urteko bikotekide ohia larri zauritu du gaur arratsaldean Zaragozan, arma zuri batez sastatuta. Emakumeak ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu du, kalean zorabiatuta erori aurretik. Horren ondoren, erasotzaileak bere burua hiltzeko saiakera egin du, eta, horrenbestez, bata zein bestea larri eraman dituzte Zaragozako bi ospitaletara.
Polizia iturriek jakitera eman dutenez, jazoera 17:00etan gertatu da, Arana kondea kalean. Toki hori zuten zehaztuta batak besteari 5 urteko semea emateko topagune gisa.
Dirudienez, gizonak semea bertan utzi du, baina amaren zain geratu da, eta une horretan arma zuri batez eraso dio, saman sartuta. Ondoren, gizonak bere burua hiltzeko ahalegina egin du, arma zuria buruan sartuta. Larria daude biak. Polizia iturrien arabera, genero indarkeria kasu bat litzateke.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.