Gizartea -
Alkoholemia
Alkohola edanda zihoazen sei gidari istriputan nahasi dira
Guztira zazpi gidariren aurka ireki ditu eginbideak Ertzaintzak.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzako agenteek zazpi gidariren aurka ireki dituzte eginbideak asteburu honetan edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Horietatik sei trafiko istriputan nahasita egon dira.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, trafikoaren segurtasunaren kontrako delituagatik gelditutako zazpi gidarietako hiru Bizkaian atzeman dituzte (Erandio, Gamiz-Fika eta Orozko) eta beste lau Gipuzkoan (Bergara, Donostia eta Oiartzun).
Horietako lau larunbatean gelditu zituzten, eta beste hiru, igandean.
Ertzaintzak egiaztatu duenaren arabera, trafiko istripuetan nahasita egoteagatik daude ikerketapean horietako sei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea