Gizartea -
Katalunia
Kartzelan sartu dute Maristetako monitore bat, sexu-abusuak direla eta
Konfiskatutako dokumentazioaren artean, 180 erabiltzailerekin izandako 600 elkarrizketa eta beste plataformetan trukatutako artxibo ugari daude. Guztira, 22.000 mezu inguru ikertu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonako epaitegi batek asteazken honetan, uztailaren 13an, eman du Maristetako monitore ohia kartzelan sartzeko agindua. Bere ordenagailu pertsonalean haur pornografia atzeman daitekeen 4.000 argazki eta 200 bideo baino gehiago aurkitu dituzte agenteek. Gainera, adingabeen argazkiak eskuratzeko asmoz harremanetan jarri zela jakin dute. Horrenbestez, haurrak bortxatzea egotzi diote eta kartzelan sartu dute.
Monitoreari behin-behineko askatasuna ezarri zioten, baina gertatutakoa ikertu ostean joan den astean atxilotu zuten, Bartzelonako kanpin batean. Kataluniako Generalitatenaren poliziaren arabera, ustez bost adingabe bortxatu zituen akusatuak.
Ikerketa hezkuntza zentroaren salaketa baten ostean abiatu zuten; izan ere, Maristetako monitorearen jarrera zela eta hainbat kexa jarri zituzten bertako ikasle batzuen gurasoek. Atxilotuak ikastetxe horretako jantokian egiten zuen lan, bertako arduradun gisa.
Kataluniako Generalitatenaren poliziak ikertu zuenez, monitoreak ikasleen helbide elektronikoak eskatu zituen. Horrek, bere etxea eta gailu informatikoak miatzeko agindua ematea eragin zuen.
Konfiskatutako dokumentazioaren artean, 180 erabiltzailerekin izandako 600 elkarrizketa eta beste plataformetan trukatutako artxibo ugari daude. Guztira, 22.000 mezu inguru ikertu dituzte.
Halaber, hamasei urtetik beherako adingabeen 4.000 argazki eta 200 bideo pornografiko inguru antzeman dituzte, irudi esplizituak dituztenak.