Gizartea -

Gertakaria

Bi emakume atxilotu dituzte Bilboko bi etxetan lapurretan egiteagatik

Ertzaintza ikertzen ari da atxilotuak nazioarteko lapur talde bateko kideak ote diren eta handik hona lapurretan egiten ibiltzen ote diren.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 eta 26 urteko bi emakume atxilotu zituen asteartean Bilboko beste hainbeste etxebizitzatan lapurretan egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Etxebizitzetan harrapatutako gauzak atzeman zizkieten bi ustezko lapurrei, eta ikertzen ari dira atxilotuak nazioarteko lapur talde bateko kideak ote diren eta handik hona lapurretan egiten ibiltzen diren. Etxebizitzetako ateak irekitzeko tresnak ere bazeramatzaten soinean.

Hala, 205 libera esterlina eta 30 lira turkiar aurkitu zizkieten maleta batean, eta gizonezkoen arropa garestia, estreinatu gabe, beste batean.

Atxilotuek aurrekariak dituzte Madrilen, Valentzian eta Bartzelonan egindako lapurretengatik, eta Ertzaintzak uste du litekeena dela nazioarteko sare bateko kideak izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Gaurko albisteak Bizkaia Eguneko albisteak