Gizartea -
BARTZELONA
Normaltasuna Santseko geltokian, alarma faltsu bat izan ondoren
Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez, maleta susmagarri bat aurkitu dute Paristik zetorren tren batean, eta horrek piztu du alarma; geltokia hustu egin dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Santseko geltokia, Bartzelonan, hustu egin dute bart, "maleta susmagarri bat" dela-eta alarma piztu eta gero. Paris-Bartzelona eta Bartzelona-Paris bidea egiten duten abiadura handiko trenak igarotzen diren nasetako batean aurkitu dute maleta geltokiko langileek.
Babes Zibilerako Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman duenez, alertak iraun duen bitartean, tren-zerbitzu guztia eten dute. Dena dela, lehergailuetan adituek maleta aztertu eta gero, lehergairik ez zuela baieztatu da, eta berehala jarri dute martxan geltokiko zirkulazioa.
Esquadra Mossoen arabera, "alarma faltsua" izan da.