Gizartea -
Zoria
Euromillones zozketaren saria, Donostiara: 967.000 euro
Asmatzaile bakar batek bi euro ordaindu zituen Altza auzoko 'La Esmeralda' loteria saltokian erositako txartelagatik.
EITB.EUS
Euro euria Donostian. 2016ko uztailaren 19ko Euromillones zozketak 966.668 euro utzi ditu Gipuzkoako hiriburuan. Bigarren kategoriako (5+1) txartel baten jabeak eskuratuko du dirutza.
Estatuko Loteria eta Zozketak Donostian duen ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez, saridun txartela Altza auzoko 'La Esmeralda' loteria saltokian zigilatu zuten.
Lehen kategoriako (5+2) asmatzailerik izan ez zenez, Euromilloneseko saria bigarren kategoriako asmatzaileen artean banatu zuten. Kasu honetan, pertsona bakarra. Bi euro ordaindu zituen apustu automatiko bategatik, orain, 966.668 euro poltsikoratuko ditu.