Gizartea -

Consumer Eroski ikerketa

Bilboko Guggenheim museoa, Espainiako garestiena

Hala ere, Bilboko Guggenheim museoa Espainian bisita gehien artean dituen museoen artean dago, seigarrena estatu mailan. Izan ere, 2009an 905.048 bisita izan zituen, 2008an baino % 5 gutxiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko &' || 'nbsp;Guggenheim Museoa Espainiako museorik garestiena da, izan ere, sarrerak 8-13 euro bitartekoak dira. Beste museo garrantzitsu batzuetako sarrerak merkeagoak dira, Madrileko &' || 'nbsp; Reina Sofia Museoa bisitatzeko 4€ ordaindu behar dira eta Thyssen edo Prado museoetan, ordea, 6€.

Consumer Eroskik urtero Arte Ederretako 38 museo garrantzitsuenen gida osatzeko egindako ikerketa batetik lortutako datuak dira. Chillida-Leku Museoa ere garestienen artean dago, 8,5€ ordaindu behar dituzte bisitariek, Guggenheim, Teatre-Museu Dali (11€) eta Picasso Bartzelona Museoaren (9€) atzetik.

Kontrako muturrean Arabako Arte Ederretako Museoa dago, sarrera doakoa bait da. Gasteizko Artium Museoan "Zuk erabaki" tarifarekin jarraitzen dute, bisitariek nahi dutena ordaintzeko aukera dute. Ikerketa honen arabera, Bizkaiko eta Gipuzkoako museoetako bisitari kopurua murriztu da, eta Arabakoetan, ordea, gora egin du. Hala ere, Bilboko Guggenheim museoa Espainian bisita gehien artean dituzten museoen artean dago, seigarrena estatu mailan. Izan ere, 2009an 905.048 bisita izan zituen, 2008an baino % 5 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea