Gizartea -

Drogaren aurkako operazioa

Ertzaintzak haxix trafikatzaile talde bat desegin du Bizkaian

5 atxilotu eta 12 kilo haxix atzeman dituzte operazioan eta Euskadiko haxix trafikatzaile sare nagusiaren desegitearekin zerikusia du horrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaian haxixa banatzen zuten bost lagun, 24 eta 33 urte bitartekoak, atxilotu ditu Ertzaintzak.

Herrizaingok aditzera eman duenez, 12 kilo haxix atzeman dituzten operazioak Euskadiko haxix trafikatzaile sare nagusiaren desegitearekin zerikusia du. Ertzaintzak orduan, 700 kilo haxix konfiskatu zituen.

Desegindako taldeko burua Alacanten bizi zen eta droga lortzeaz eta banatzeaz arduratzen zen. Bigarren batek, Algecirasetik Bizkaira eramaten zuen taldeko beste bi kideren laguntzarekin. Bosgarrenak ibilgailuetan ezkutatutako droga ateratzen zuen. Bost atxilotuak, marokoar jatorrikoak, epailearen aurrera eraman dituzte gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea