Gizartea -

Sexu-erasoa

18 urte kartzelara, iloba eta beste adingabe bat erasotzeagatik

Bi adingabeek sintoma psikiatriko negatiboak dituzte. Gainera, kondenatuak 12.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko die adingabe bakoitzari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malagako Probintzia Auzitegiak 18 urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati bere ilobari eta honen lehengusinari sexu-erasoak egiteagatik, neskak 9 eta 10 urte zituztenean.

Epaiak adierazten duenez, akusatua Antequeran (Malaga) bizi zen bere ahizparen etxean. Bere ahizpak 9 urteko alaba bat zuen eta askotan honen lehengusina etxe horretara joaten zen, hurbil dagoen etxe batean bizi bait zen.

Ebazpenaren arabera, kondenatuak bi adingabeekin zegoenean, eraso egiten zien. Dena den, ez da zehaztu zenbatetan gertatu ziren erasoak. Auzitegiaren arabera, bi adingabeen bertsioak berdinak dira.

Kondenatuari sexu-erasoak leporatu diete eta, horretaz gain, 12.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko die adingabe bakoitzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea