Gizartea -

Osasuna eta ikerkuntza

Txakurra gizonaren lagunik onena da baita genetika alorrean ere

Minbizia, diabetesa, epilepsia edo bihotzeko gaixotasunak tratatu ahal izango dira txakurren genetika-ikasketak oinarri hartuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko ikerlari talde batek txakurra gizonaren lagunik onena dela frogatu du, baita genetikan ere, eta horien ikasketak gaixotasun genetikoen sorrera hobeto ulertzen lagunduko duela adierazi dute.

Proiektu honek Europako Batzordeak finantzatutako ikerkuntzarik berrienetarikoa osatzen du. Ikerkuntza horietako batzuk aste honetan aurkeztu dira Osasun Ikerkuntza eta Berriztapenaren inguruko Hitzaldian, Bruselan.

Kerstin Lindblad-Toh Uppsala Unibertsitate suediarreko irakasleak azaldu duenez, txakurrek izaten dituzten hainbat eritasunek gizakien oinarri genetiko bera tartekatu dezakete eta arazoaren akatsak txakurrengan errazago antzematen direla, eta gero pertsonei estrapolatu ahal izango dira. "Txakurrak gizakiaren lagunik onenak baino zerbait gehiago dira; minbizia, epilepsia, diabetesa edo bihotzeko gaixotasunen jatorri genetikoa hobeto ulertzen lagunduko digute", esan du.

Ingurugiro berean bizita, pertsonek eta txakurrek gaixotasun berdinak pairatzen dituzte baina animaliena "genetikoki askoz ere sinpleagoak" dira, adituaren hitzetan. Aztertutako arrazak, besteak beste, hauek dira: Golden Retriever eta Pastor Alemana minbizia dela eta, Cocker Spaniel Ingelesa jarrera erasokorra aztertzeko, Doberman eta Boxerrak hipotiroidismorako, Daniar Handia eta Irlandar Loberoa (Irish Wolfhound) bihotz arazoak ikertzeko eta azkenik, Greyhound eta Collie gaixo monogenikoentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea