Gizartea -
Otsailean desagertu ziren
Piriniotan galdutako bi mendizaleen gorpuak aurkitu dituzte
Gorpuak ez dituzte identifikatu oraindik, baina Alfonso Gonzalez eta Armando Nieto mendizale nafarrenak izan daitezke, duela hiru hilabete eremu berdinean desagertu baitziren.
Erredakzioa
Bi mendizaleen gorpuak aurkitu dituzte Lescunen, Frantziako Piriniotan.
Duela hiru hilabete, eremu berdinean, bi mendizale nafar desagertu ziren. Oraindik gorpuak ez dituzte identifikatu, baina Alfonso Gonzaleze eta Armando Nieto 47 urteko mendizale haienak izan daitezke.
Desagertu ostean antolatu zuten bilaketa dispositiboa Frantziako segurtasun eta larrialdietako zerbitzuek antolatu zuten, aldian-aldian eremua arakatu zuten hainbat senide eta boluntarioen laguntzarekin. Gaur horrelako bilaketa bat antolatu dute eta urtzaldiari esker aurkitu dituzte gorpuak.