Gizartea -
N-634 errepidean
Hildako bat eta zauritu bat, Iurretan izandako istripu batean
Oraindik ez dira ezagutzen ezbeharraren nondik norakoak, baina BMW 320i autoa errepidetik atera da aurreratzen saiatzean. Hildakoak 22 urte zituen eta Igorren bizi zen.
Erredakzioa
Igorren bizi zen 22 urteko gazte bat hil da eta beste bat, ere 22 urtekoa, larri zaurituta dago N-634 errepidean, Iurretan, izandako istripu baten ondorioz, 03:00ak aldera. Ibilgailua errepuidetik atera da aurreratzen saiatzean, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.
Oraindik ez dira ezagutzen ezbeharraren nondik norakoak, baina BMW 320i autoa errepidetik atera da beste ibilgailu bat aurreratzean.
Istripuaren ondorioz, bi bidaiariak kotxearen barruan harrapatuta geratu dira.
Ezbeharra jazo den ingurura Ertzaintza, suhiltzaileak, Osakidetzako anbulantzia medikalizatu bat eta RTSUko beste ambulantzia bat joan dira.
Dena den, osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin autoaren gidariaren bizitza salbatzeko. Beste gaztea, larri zaurituta, ezbeharraren lekuan bertan artatu dute.
Kotxea errepidetik atera denez, trafikoa zabalik dago. Dena den, kontuz gidatzea gomendatzen da, larrialdi zerbitzuak lanean ari direlako.