Gizartea -

Sortzen-ikasbatuaz

Euskal Eskola Publikoen jaialdia, Nafarroan

Euskara darabilten eskola publikoen bilgune izan nahi du Sortzen-Ikasbatua erakundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Eskola Publiko Berriaren XIV. jaia ospatu da hilaren 23an Nafarroan. Helburu nagusia herria euskal eskola publikoen aldeko apustuan murgiltzea da, eraikin hutsalak sortzea baino.

Egun honen ospakizunak Euskal Herri osoa du protagonista, euskaldunak. Jendearen laguntasuna eta parte hartzea ezinbestekoa da organizazioarentzat, halaber.

Aurreko urteetan bezala, egun honetarako prestatutako jai-egitasmoa oso aberatsa izan da. Ekimen guztiak hiru gune nagusitan bildu dira: Takonera, Antoniutti eta Gaztegunea.

Beste hainbat ekimenen artean, bertsoak, abesteko abagunea, dantza egiteko aukera eta kontzertuez gozatzeko premia eskaini da. Besteak beste, Ska–Lofrio, Arima Sutan, Jamond Turk Band eta Bizardunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea