Gizartea -

Roquetas de Mar (Almeria)

Prostituzio sare batekin lotutako 75 lagun atxilotu dituzte

Segurtasun indarrek zortzi etxebizitza eta zazpi klub arakatu dituzte. Bertan emakumeak sexu harremanak izatera behartzen zituzten buduarekin mehatxatuz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak, ustez, sexu esplotazio sare bat osatzen zuten 75 lagun atxilotu ditu Roquetas de Mar-en (Almeria).

Segurtasun indarrek zortzi etxebizitza eta zazpi klub arakatu dituzte, ia guztiak ''200 etxebizitzetan'' eta La Mojoneran. Bertan emakumeak sexu harremanak izatera behartzen zituzten.

Polizia iturrien arabera, banda osatzen zuten gizonak nigeriarrak dira eta haien herrialdeko emakumeak Europara joatera konbentzitzen zituzten, mehatxatzeko budua erabiliz.

Salaketei esker

Ikerketak urtearen hasieran hasi ziren, Nigeriako lau emakumek salaketa egin zutenean Polizia Nazionalean.

Atxilotu gehienak nigeriarrak dira, baina batzuk Ghanakoak, Marokokoak, Sudangoak eta espainiarrak dira.

Kendutako objektuen artean Nigeriako zortzi pasaporte faltsu, material informatikoa, budu gauzak, hainbat dokumentazio eta 10.000 euro. Sarea martxan zebilen 2003. urtetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea