Gizartea -

Azken bi hilabeteetan

Eibarreko eta Mendaroko 9 etxetan lapurretak atzeman dituzte

Lapurrek txartelak edota plastiko zati gogorrak erabiltzen dituzte etxeetako ateak irekitzeko (irristadaren teknika).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarreko eta Mendaroko 9 auzotarrek haien etxean izandako lapurretak salatu dituzte azken bi hilabeteetan Ertzaintzaren aurrean.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, lapurrek txartelak edota plastiko zati gogorrak erabiltzen dituzte etxeetako ateak irekitzeko (irristadaren teknika).

Lapurreta hauek saihesteko giltzari bueltak ematea besterik ez da behar, Ertzaintzak ohartarazi duenez.Horregatik, poliziak auzotarrei giltzak erabiliz ateak ixteko eskatu die.

Ertzaintzak zenbait aholku igorri ditu gaur, lapurretak saihesteko: etxetik denboraldi luze batez alde egitekoak direnei, ezezagunen aurrean joaneko eta itzulerako datak ez aipatzea, bidaiaren inguruko xehetasunik ez ematea, ezagun bati posta jasotzeko eta etxeko leihoak eta pertsianak ireki eta ixteaz arduratzeko ekatzea edota giltzak hankapekoaren azpian ez uztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea