Gizartea -

HEZKUNTZA MINISTERIOA

EAE eta Nafarroa, eskola uzte goiztiar baxuena duten erkidegoak

Eskola uzte goiztiarra % 8,7koa da EAEn eta % 10,7koa Nafarroan. Batez bestekoa % 10 baino txikiagoa izatea da Europako Batasunak 2020rako ezarrita duen helburua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oinarrizko hezkuntza bukatu orduko edo hura bukatzerako eskola uzten dutenen tasa EAEn % 8,7koa da eta Nafarroan % 10,7koa. Espainiako Estatuan batez bestekoa, berriz, % 19,7koa, Hezkuntza Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera.

EAEkin eta Nafarroarekin batera, Kantabria da tasarik baxuenetakoa duena, % 10,4koa.

Eskola uzte goiztiar tasa altuena duten erkidegoak, berriz, Ceuta (% 28,1), Melilla (% 28,1), Balearrak ( % 26,9) eta Murtzia ( % 25,4) dira.

Espainiako batez bestekoa (% 19,7) herrialde horretan historian jaso den baxuena da, Hezkuntza Ministerioren arabera. 2011n % 26,3koa zen, 2012an % 24,7koa, 2013an % 23,6koa eta 2014an % 21,9koa.

Eskola uzte goiztiarra %10 baino txikiagoa izatea da  Europako Batasunak 2020rako ezarrita duen helburua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak