Gizartea -
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Basauriko Udalak sexu-erasoa salatu du
Arratsalderako emakumeen mugimenduak deitu duen elkarretaratzearekin bat egingo duela iragarri du Udalak: 19:00etan egingo da bilkura, Balendin Berriotxoa kalean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astelehenean Basauriko emakume batek pairatutako sexu-erasoa gaitzetsi du bertako Udalak, aho batez, eta arratsalderako emakumeen mugimenduak deitu duen elkarretaratzearekin bat egingo duela iragarri du.
Udaleko alderdi guztiek - EAJ, PSE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP - gaitzetsi dute erasoa, eta emakumeen kontrako erasoei erantzun irmoa emateko konpromisoa berretsi dute.
"Emakumeen kontrako erasoen aurrean tolerantzia zero jarrera erakutsi behar dute erakundeek eta gizarteak. Ez beti da ez", esan du Udalak.
Sexu-erasoa salatzeko protesta bilkura egingo da gaur arratsaldean Basaurin, herri horretako mugimendu feministek deituta. 19:00etan egingo da bilkura, Balendin Berriotxoa kalean.