Gizartea -

"Gidabaimena Euskeraz"

Bizkaiak euskarazko gidabaimenaren alde apustu egin du

Azterketa teorikoa euskaraz egiten duten ikasle guztiek lehen eskola praktikoa doan jasoko dute eta Europan barrena bidaiatzeko, lau lagunentzako interrailen zozketan parte hartuko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko zenbait udalerrik eta mankomunitatek "Gidabaimena Euskeraz" kanpaina martxan jarri dute gazteek gidabaimena euskaraz lortzea sustatzeko.

Arrigorriagak, Elorriok, Erandiok, Getxok, Mungiak, Ondarroak, Uribe Kostak eta Txorrierrik bultzatu dute proiektu hori eta, halaber, aipatu udalerrietako 21 autoeskolek eta 27 irakaskuntza zentrok parte hartzen dute.

2009an abiatu zen Deba Garaian "Gidabaimena Euskeraz" kanpaina eta aurten, Laudion, Buruntzaldean (Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) eta aipatu Bizkaiko udalerrietara hedatuko da.

Euskaraz azterketa egitearen abantailak

Azterketa teorikoa euskaraz egiten duten ikasle guztiek lehen eskola praktikoa doan jasoko dute eta Europan barrena bidaiatzeko, lau lagunentzako interrailen zozketan parte hartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea