Gizartea -
Expo Gay
EAEko 57 enpresak jarri dute 'gay friendly' bereizgarria
Orotara 200.000 homosexual daude EAEn, Expo Gay ekimenaren arabera. Bilbo Estatuko iparraldeko "gay hiriburua" da.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko 57 enpresek ''gay-friendly'' bereizgarria jarri dute haien egoitzetan. Gehienek turismoa jorratzen badute ere, barne-dekorazio enpresek, denda erotikoek edota eraikuntza enpresek ere bat egin dute.
Expo Gay ekimenaren aurkezpena gaur egin dute, Bilbon. Aurkezlea, Karmele Marchante kazetaria izan da.
Red Reservas Gays enpresak azaldu duenez, EAEn 200.000 homosexual bizi dira, 4.800 milioi euroko gastu ahalmenarekin (Espainian 3 milioi gay daude).
Besteak beste, EAEko 20 nekazal etxek eta nekazal hotelek bereizgarria jartzea erabaki dute. Bizkaian 25 negozio ''gay friendly'' daude. Gipuzkoan, 22 eta Araban, berriz, 10.
Expo Gay ekimenaren antolatzaileek azaldu dutenez, Bilbo Estatuko iparraldeko "gay hiriburua" da.
Turismoko datuen arabera, homosexualek 130 euro gastatzen dituzte egunero turismo egiten dutenean. Heterosexualek, berriz, 80 euro gastatzen dituzte oporretako egun bakoitzean.