Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Bi gizon atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxistarekin lotuta

Beriainen atxilotu dute bat, bikotekideari tratu txarrak ematea leporatuta. Bestea, berriz, Tuteran, epaileak ezarri zion urruntze agindua urratzeagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko atxilotu ditu, azken orduotan, Foruzaingoak, Nafarroan emakumeen kontrako indarkeria delituekin lotuta. Beriainen eta Tuteran izan dira atxiloketak.

Foru Poliziak jakitera eman duenez, adineko gizonezko bat atxilotu dute Beriainen, emazteari tratu txarrak ematea leporatuta. Biktimak salaketa jarri zuen, gizonezkoak umiliatu eta kolpatu egin zuela esanez. Lesioak pairatu zituela frogatzen zuen agiria ere aurkeztu zuen.

Tuteran, berriz, 24 urteko mutil bat hartu zuten preso, epaileak ezarritako urruntze agindua ez betetzeagatik. Haren bikotekide ohiak jarri zuen salaketa, gizonak sakelako telefonoaren bidez mezuak bidaltzen zizkiola eta. Atxilotutako gazteak aurrekariak ditu antzeko delituengatik.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gaurko albisteak Nafarroan Tutera Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea