Gizartea -
Elkarretaratzea
Sexu-erasoen aurkako borroka 'lehentasuna' izatea eskatu du Basaurik
Emakumeen elkarteetako banderek eta pankartek Basauri hartu zuten atzo arratsaldean, iragan asteleheneko sexu-erasoa salatzeko protestan.
Radio Euskadi | eitb.eus
Emakumeen elkarteetako banderek eta pankartek Basauri (Bizkaia) hartu zuten atzo arratsaldean, azken sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzean.
Iragan astelehenean gertatu zen; biktimak sexu harremanak izateari uko egin zion eta 35 urteko gizon batek jo egin zuen bere etxean. Emakumea Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten eta erasotzailea atxilotu zuten.
Basauriko bizilagunek, indarkeria matxistako azken biktima izan dadila eskatzeaz gain, sexu-erasoen aurkako borroka alderdi politiko guztien “lehentasuna” bihurtzea aldarrikatu zuten.
Basauriko Udaleko talde guztiek elkarretaratzearekin bat egin zuten. Gainera, erasoak zigorrik gabe ez geratzeko konpromisoa hartu zuen Udalak.