Gizartea -
Transplantea
Bi hankak transplantatzeko lehen ebakuntza Espainian egingo dute
Pedro Cavadas zirujau plastikoa izango da ebakuntzaren arduraduna. 2009an, Espainian aurpegiko lehen transplantea ere egin zuen.
Erredakzioa
Pedro Cavadas zirujau plastikoa eta konpontzaileak baieztatu duenez, munduko bi hanken lehen transplantea Valentziako La Fe Ospitalean egingo dute Cavadasek eta bere taldeak.
Cavadasek Europa pressi jakinarazi dionez, "datozen egunotan jakitera emango dituzte ebakuntzaren zehetasun guztiak". Osasun Ministerioak azaldu duenez, gaixoak ez dauzka hankarik, ebaki behar izan zizkiotelako, eta bere gorpuak ez ditu protesiak onartzen.
2009an Espainian aurpegiko lehen transplantea (munduko zortzigarrena) egin zuen zirujaua da Cavadas. La Fe ospitalean egingo dute transplantea; bertan, aurpegi transplanteaz gain, eskuen transplanteak egin dituzte.