Gizartea -

Hondartza denboraldia

% 7 jaitsi da Bizkaiko hondartzetara hurbildu direnen kopurua

Eguraldi txarri egotzi diote jaitsiera. Arriatera-Atxabiribil, Arena, Ereaga eta Laga dira jende gehien erakarri dituztenak.

Sopelako Arrietara-Atxabiribil hondartza izan da bisitatuena. Argazkia: Javier Bartolome
Arrietara-Atxabiribil hondartza. Argazkia: Javier Bartolome
Sopelako Arrietara-Atxabiribil hondartza izan da bisitatuena. Argazkia: Javier Bartolome

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko datuekin alderatuta, behera egin du Bizkaiko hondartzetara hurbildu direnen kopuruak. Bizkaiko Foru Aldundiaren Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak denboraldiaren lehen bi hilabeteen balantzea egin du gaur, eta horren arabera, % 7 jaitsi da bisitari kopurua. Guztira, 1.285.626 pertsona izan dira.

Ekainaren 1ean ekin zioten hondartzen denboraldiari, eta erdia igarota, hainbat datu jakinarazi ditu gaur Aldundiak. Haren ustez, bi hilabeteotan egindako eguraldiak zeresana izan du beherakada horretan. Ekainean eta uztailean 18 eguzki egun izan dira; iaz, 22.

Hondartzainek bildutako datuen arabera, Arriatera-Atxabiribil (153.927 pertsona) izan da bisitatuena. Ondoren ageri dira Arena (149.401), Ereaga (130.035) eta Laga (107.245).

Azken bi hondartzan gora egin du bisitarien kopuruak. Lagan iaz baino % 42,35 bisitari gehiago izan dira lehen bi hilabeteotan, eta Arenan, % 31,85ekoa izan da igoera.

Artatutako pertsonak

Lehen bi hilabete hauetan 3.487 pertsona artatu dituzte Bizkaiko hondartzetan. Gehienei (3.419) senda agiria eman zieten sorospen-gunean artatu eta gero; 68 erietxera eraman behar izan zituzten.

Artatutako gehienek zauriren bat zuten (1.923). Horrez gain, saburdinen ziztadengatik 414 lagun artatu zituzten, eta kolpeengatik, 291.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo albisteak Sopela bideoak Azken ordukoa Bizkaia Hondartzak Muskiz bideoak Eguraldia Gizartea albisteak Aisia Euskadin Ereaga hondartza azken ordukoa