Gizartea -

Gipuzkoa

Gizon bat erreskatatu dute haitzen artetik helikopteroz, Hondarribian

32 urteko gizonak min hartu du giharretan eta, horrezkero, ezin izan du jarraitu. Erreskatearen ostean, Donostia Ospitalera eraman dute.

Helikopteroak gizona altxatu duen unean. Argazkia: @112_SOSDeiak
Helikopteroak gizona altxatu duen unean. Argazkia: @112_SOSDeiak
Helikopteroak gizona altxatu duen unean. Argazkia: @112_SOSDeiak

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikoptero batek, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta suhiltzaile batek 32 urteko gizonezko bat erreskatatu dute gaur, ostirala, Hondarribian (Gipuzkoa) arroken artean zegoela, min hartu eta gero.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, SOS Deiak 112 larrialdietako zentroak abisua jaso du, 15:00ak aldera, senide batek giharretan min hartu duelako, Hondarribiko amildegiaren inguruetan zegoenean, eta ez aurrera ez atzera geratu delako.

Informazioa jaso eta gero, helikoptero bat, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi taldeko hainbat agente eta suhiltzaile bat bidali dituzte, erreskatea egiteko.

Lekua identifikatu eta gero, salbamendu taldeak gizona erreskatatzeko prestatu dute, eta helikopteroak Donostiako suhiltzaileen egoitzan dagoen heliportura eraman dute.

Ondoren, anbulantzia batek Donostia Ospitalera eraman du, arta zezaten. Erreskatea egiteko lanak Jaurlaritzako Larrialdietarako Arretako teknikari batek koordinatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Ertzaintza Gipuzkoa Hondarribia bideoak Albisteak