Gizartea -
Kanariak
La Palmako suteak uhartearen % 6,8 kiskali du
Sutearen perimetroa mugatzea lortu badute ere, hilabeteak beharko dituzte sua erabat itzaltzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
La Palmako suteak uhartearen % 6,8 kiskali du dagoeneko, 4.863,99 hektarea guztira. Sua abuztuaren 3an piztu zen eta atzo suaren perimetroa mugatzea lortu zuten suhiltzaileek.
"Sutea ez dago ez kontrolatuta eta ezta itzalita ere", esan zuen atzo Nieves Lady Barreto Kanaria uharteetako Jasangarritasun kontseilariak kazetarien aurrean. Dena den, suaren perimetroa egonkortzea lortu dutela nabarmendu zuen.
Gaurtik aurrera tenperatura maximoak igo egingo dira eta, beraz, beroaldia hasi aurretik sua kontrolatzen ahaleginduko dira suhiltzaileak.
Une honetan 220 pertsona baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanean, 100 boluntario baino gehiago eta Kanarietako Polizia, Udaltzaingo eta Guardia Zibileko 66 kide, Jasangarritasun kontseilariak jakinarazi duenez.
La Palmako sutea itzaltzeko hilabeteak beharko dituzte. Kanariar Uharteetako mendeko bost sute larrienen artean dago.