Gizartea -
10 urte geroago
Joxe Mari Korta omendu dute Gipuzkoako enpresaburuek
Adegiko presidentearen hitzetan, memoriak erakutsi digu biktimak adierazgarriak direla. "Ez dira ez hutsalak, ez ikustezinak; ikusteko modukoak dira eta justizia egin behar zaie".
Erredakzioa
Adegi Gipuzkoako enpresarien elkarteak Jose Mari Korta omendu du bere hilketaren 10. urtemugan Donostiako Miramongo teknologia-parkean. 1994 eta 2000 urteen artean Adegiko presidente izan zen Korta, ETAk hil egin zuen urtera arte, hain zuzen ere.
Hildakoa oroitzeko bideo baten irudiez eta minutu bateko isilunea eginez gogoratu dute Korta. 2000ko abuztuaren zortzian hil zuen ETAk Zumaian zuen enpresaren atean.
Bertan bildu direnen artean, Eduardo Zubiaurre Adegiko presidentea, Jose Miguel AyerzaAdegiko idazkari nagusia, Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Komertzio eta Turismo sailburua, Markel Olano ahaldun nagusia eta Kortaren senideak izan dira.