Gizartea -

Bilbon

Gizon bat ospitaleratu dute, fabrika bateko sute batean kea arnastuta

Ertzaintzak egin duen ikerketaren arabera, erretako kazola batean piztu da sua. Antza, janaria berotzeko erabiltzen zuen gizonak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute, Zorrotzaurren hutsik dagoen fabrika batean izandako sute baten ondorioz, Bilboko Udalak eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez.

Goizaldean, 03:15ean, piztu da sua, Deustuko Erribera kalean kokatuta dagoen fabrika batean. Auzokoek larrialdietara deitu dute hutsik dagoen fabrika horretan kea ikusi dutenean.

Suhiltzaileak eta ertzainak lekura heldu direnean, fabrika horren barruan txabola bat aurkitu dute. Sua itzali ostean, gizona Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute, kea arnasteagatik.

Ikerketaren arabera, erretako kazola batean piztu da sua. Antza, kazola hori janaria berotzeko erabiltzen zuen gizonak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Ertzaintza Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea Eguneko albisteak Albisteak