Gizartea -

Inversionis operazioa

50 milioi euroko iruzurra egin duen sare bat desegin dute

Operazio Gipuzkoako enpresari batek jarritako salaketari esker abiatu zen, eta gutxienez 200 bat inbertitzaile txikik jasan dute maula.

Inversionis operazioa. Iturria: Guardia Zibila
Inversionis operazioa. Iturria: Guardia Zibila
50 milioi euroko iruzurra egin duen sare bat desegin dute

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako enpresari batek jarritako salaketari esker, 200 bat inbertitzaile txikiri 50 milioi euroko iruzurra egin zion erakunde bat desegin dute. Alemaniako Xetra burtsako plataforma elektronikoan kotizatzen zuten iruzurrezko akzioak erosteko konbentzitzen zieten.

Guardia Zibilak hamar pertsona atxilotu ditu Bartzelonan eta beste bi ikerketapean daude Inversionis operazioaren barruan. Operazio horretan eskala handian egindako iruzurra eman da argitara, hiru urte baino gehiago iraun duen ikerketaren ostean.

2013ko urtarrilean jarri zuten ikerketa martxan, Gipuzkoako Enpresari batek iruzur baten biktima izan zela salatu zuenean (Xetra merkatuan dirua inbertitzearen ondorioz), Guardia Zibilak gaur jakitera eman duenez.

Horren ostean jakin zen Espainiako zenbait probintziatan beste 200 pertsonari egin ziotela iruzur bera. Aitzitik, Guardia Zibilaren aburuz, biktima gehiago egon daitezke, bere gain hartzen zuten arriskuari egozten baitzieten euren galerak hainbatek, eta, ondorioz, ez dira kausan aurkeztu.

Kasu bakoitzaren arabera, 10.000 eta 300.000 milako maula egin diete sareko biktimei.

Alemania eta Frantziako enpresetan lan egiten zutela zioten "operadoreak" jartzen ziren biktimekin harremanetan, eta haiek aholkatzen zieten akzioak erosten zituzten. Alabaina, haien diruak erakundeko beste kide batzuek paradisu fiskaletan zituzten kontuetan bukatzen zuen. Kontu horietatik komisio bat jasotzen zuen erakundeak.

Sareko kideen etxebizitzak arakatu dituztenean (Bartzelonako probintzian) 105.000 euro eta hainbat froga dokumental atzitu dituzte.

Honako delitu hauek egozten diete atxilotuei: maula, erakunde kriminala, merkatuari eta kontsumitzaileei buruzkoa, herri ogasunaren kontrakoa eta kapitalak zuritzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gizartea bideoak Albisteak