Gizartea -
Genero-indarkeria
Emakume bat larri Zaragozan, senar ohiak tiro egin ostean
Poliziaren iritziz, genero-indarkeriako kasua da. Erasotzailea, gero, bere buruaz beste egiten saiatu da.
Agentziak | Erredakzioa
Emakume bat larri zauritu da Zaragozan, senar ohiak tiro egin ostean, Aragonia merkataritza-gunetik gertu. Poliziak jakitera eman duenez, lehen ikerketek zehazten dute genero-indarkeriako kasua dela. Gizonezkoak emazte ohia tirokatu du, emakumea garaje batetik irteten ari zela; alaba zihoan biktimarekin (adin nagusikoa da). Erasotzailea, gero, bere buruaz beste egiten saiatu da.
Juan Pablo II.aren etorbidean jazo da erasoa, garagardotegi baten parean. 11:00ak aldera, hainbat herritarrek deitu diote 091ri, tiroketa baten berri emateko. Agenteek, heldutakoan, topatu dute gizon bat zaurituta, ibilgailu baten ondoan. Buruan odola zuen, arma batek eragindako zauriagatik.
Poliziak esan duenez, badirudi genero-indarkeriako kasua dela. Gizonezkoa eta biktima duela gutxi banandu ziren. Ez zegoen salaketarik, ez eta urruntze-agindurik.
Gizonezkoak emazte ohia eta alaba zihoazen autoaren aurka egin du tiro. Antza, biktima edo alabak ospitalera eraman dute autoa, eta bertan ebakuntza ari zaizkio egiten erasoa jasan duen emakumeari. Halaber, erasotzailea anbulantziaz eraman dute ospitale batera.
Gizona emazte ohia eta alaba garajetik noiz irtengo zain zegoen.
Lekukoen adierazpenak
Auzoko batek esan duenez, bera garajetik irten da eta ikusi du "30 bat urteko gizon bat, zeinak burua odoletan zuen". Beste auzokoren batek bai entzun ditu tiroak, eta garajea garbitzen duen langileak ikusi du gurpilen kirrinkak entzun dituela. Gizona Range Rover batean zen joana Juan Pablo II.a etorbidera.
Lekuko batek zehaztu duenez, merkataritza-gunera sartzear zegoen, eta ikusi du nola gizon batek bere buruari tiro egin dion, eta lurrera erori den.
Beste lagun batzuen esanetan, lau edo bost tiro izan dira: "Gero, Mercedes bat igaro da, azkar-azkar, eta polizia-autoak etortzen hasi dira. Bala batek bigarren solairuko balkoi batean jo du".
Aragonia merkataritza-guneko zuzendaritzak laguntza emango dio Poliziari, gertaturikoa argitzen laguntzeko.
--------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.